Martxoaren 8ko egitaraua argitaratu du Momoak Talde Feministak
Emakumeen Nazioarteko Eguna
BINKE / 2022ko martxoa
Martxoaren 8ko egitaraua argitaratu du Momoak Talde Feministak
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
Emakumeen Nazioarteko Egunean Momoak talde feminista galdakoztarrak bultzatuta sortu den Martxoak 8ko Asanbladak antolatutako sei ekintzen berri eman zuten atzo, astelehena. Sei horiek amaitu ostean Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute feministek.
Galdakaoko Mozoilo Moreak —Momoak izenez ezagunak— talde feministak martxoaren 8ko egitaraua antolatzeko Martxoak 8ko Asanblada osatu zuen, eta herritar talde honek osatu du atzo astelehena, otsailak 28, argitaratu zuten egitaraua. Guztira sei ekintzak osatuko dute egun osoko egitaraua eta arratsaldean Bilbora joateko deia egin dute feminista galdakoztarrek.
Hauxe da «Zapaltzen gaituen sistemari sua» lemapean Martxoak 8ko Asanbladak osatu duen egitaraua eta bere kartela:
Martxoak 8, martitzena
08:30. Kotxe karabana, plaza gorritik hasita.
11:30. Mural margoketa, Gipuzkoa kalean.
13:30. Kontzentrazioa, udaletxean.
15:00. Bazkaria, Kurtzeko plazan —ekarri janaria etxetik—.
16:00. Bazkaloste musikatua.
17:00. Kolektibo desberdinen irakurketa.
17:30. Trenera martxa.
19:30. Manifestazioa Bilbon, Jesusen Bihotzetik.