Maxam enpresak 83,5 milioi euroko ordainsaria banatu du zuzendaritzako kideen artean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Maxam
Maxam lehergailuen enpresak 83,5 milioi euroko ordainsaria banatu du zuzendaritzako kideen artean, bere filialetako bat talde alemaniar bati 1.215 milioi euroren truke saldu ostean. Bestalde, Errusian dituen negozioak saltzeko konpromisoa hartu duela iragarri du.
Maxam enpresako langileek moblizazioak egin dituzte hainbat eta hainbat hilabetetan zehar. Besteak beste, langileen gehiengo nagusiak hogeita hamar eguneko greba egin zuen 2022an kirol-kartutxo eta polboraren atala ixteko proposamena egin baitzuen lantegiko zuzendaritzak.
Urriaren hasieran ere kontzentrazioa egin zuten Zuhatzuko tren geltokiko hesien ondoan lau kaleratzeko salatzeko. BINKEk jaso zuen moduan, «enplegua bermatuko duen industria plan bat» eskatu zuten.
Orain enpresak ezagutzera eman du 83,5 milioi euroko ordainsaria banatu duela zuzendaritzako kideen artean, talde alemaniar Expal Systems filiala 1.215 milioiren truke saldu ostean. Maxamek jakinarazi duenez, ordainsari hau «aurretik adostuta zuen».
Bestalde, lehergailuen enpresak ezagutzera eman du Errusian dituen negozioak saltzeko konpromisoa hartu duela, Ukrainako buruek Maxamek Errusian zuen jarduera salatu ostean.