Mendekotasunari buruzko ikastaroa eskainiko du Galdakaok senitartekoentzat
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: M. M.
Galdakaoko Udalak mendekotasunari buruzko ikastaroa antolatuko du ‘Zainduz’ programaren barrruan. Zaintzaileak diren senitartekoei zuzenduta egongo da eta lau saio eskainiko dira zaintzen inguruan.
Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintza Arloak mendekotasunari buruzko ikastaroa antolatuko du, zaintzaileak diren senitartekoei zuzendutakoa. Lau saio eskainiko ditu eta hauetan zaintzaren inguruan arituko dira.
Saioak apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an eskainiko dira Izarra adinekoen zentroan eta doakoak izango dira.
Besteak beste, higienea eta elikadura bezalako gaiak jorratzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Izena emateko gizarte zerbitzuetara deitu behar da 944010545 zenbakian, 9:30etik 13:30era bitarte.