Metroari buruzko informazioa biltzeko foroa, gaur Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Spend In
Loly de Juan, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendaria, eta Julián Ferraz, Zuzendaritzako Ondokoa, izango dira Torrezabalen gaur Metroari buruz eskainiko den saioan.
Galdakaoko Udalak Metroaren 5. linearen inguruko hitzaldi informatiboa antolatu du gaur, abenduak 13, arratsaldeko 18:00etan Torrezabaleko areto nagusian. Saioan Loly de Juan, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendaria, eta Julián Ferraz, Zuzendaritzako Ondokoa, izango dira, proiektuaren nondik norakoak azalduko dituztela.
Hitzaldiaren helburu nagusiak auzokideek xehetasun guztiak ezagutu, aurrerapenen berri izan eta egingo diren ekintzen inguruko informazioa jaso ahal izatea dira. Bertaratzeko ez da izena izena eman behar eta hitzaldiaren edukia ahalik eta gehien zabaltzeko, streaming bidez ere jarraitu ahal izango da erabaki.galdakao.eus plataforman jarritako estekaren bidez. Streaming bidezko jarraitzaileek ere momentuan galderak egin ahal izango dituzte.
Loly de Juan pasa den ekainean izan zen Galdakaon Metroaren 5. linearen proiektuaren inguruko azalpenak PSE-EEren egoitzan ematen, Binkek ezagutzera eman zuen moduan.