Mikel Legarreta izango da Bilbao Athleticeko prestatzaile fisikoa hurrengo denboraldian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Athletic Club
Pasa den denboraldian Mikel Legarreta (ezkerretik lehena) izan zen Basconiako prestatzaile fisikoa. Aurten galdakoztarra Bilbao Athleticen arituko dela iragarri du Athleticek, Carlos Gurpegi jokalari ohiaren gidaritzapean.
Carlos Gurpegi Athleticen jokalari ohiaren gidaritzapean, Basconia taldeko prestatzaile fisikoa izan zen pasa den denboraldian Mikel Legarreta galdakoztarra. Taldeak denboraldi ona egin zuen eta 3. RFEF ligan 4. postua lortu zuen.
Aurten aurrerapauso bat eman du Gurpegik zuzendutako taldeak eta Bilbao Athleticen arituko dira. Athleticen bigarren taldearen prestatzaile fisikoa izango da beraz Legarreta hurrengo denboraldian.
Harekin batera arituko dira Gurpegi (entrenatzailea), Ander Murillo (entrenatzailea), Iñigo Lizarralde (analista), Armando Ribeiro (atezainen entrenatzailea) eta ‘Txolo’ Aguinaga (psikologoa).
Uztailaren 12an egin zuten lehen entrenamendua eta horretan 25 jokalari batu ziren, haien artean, Jon de Luis, Aymane Jelbat eta Elijah Gift berriak. Halaber, bigarren taldean jarraituko dute: Luis Bilbaok, Quicala Barik, Beñat Gerenabarrenak, Jon Guruzetak, Urko Iruretagoyenak, Iñigo Lopezek, Mikel Mendibek, Alejandro Regok, Ewan Urainek eta Juan Artolak.