Miss Koraxek ikuskizuna eskainiko du bihar Urki Kafean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Urki Kafeak estilo ezberdinetako kontzertuak antolatzen ditu urtean zehar eta bihar martxoak 9, Miss Koraxen ikuskizuna hartuko du. Saioa 20:30ean hasiko da.
Astebururo jai giroa da nagusi duela hogeita sei urte Galdakaon ireki zuen Urki Kafean. Urteetan zehar erreferente bihurtu da gaueko giroan eta baita musikan ere, izan ere, kontzertuak eskaintzen ditu astero, normalean barikuetan.
Bringas, Donkey Riders eta Noran taldeak, Maider Legarreta eta Aitor Zorriketa eta beste hainbat artistek eskaini dituzte kontzertuak Urkin.
Aste honetan ordea bihar, zapatua, antolatuko du saioa. Zehazki, Miss Koraxek drag ikuskizuna eskainiko du Urki Kafean 20:30ean.