Muguru parkeko jolas-parkea hiruzpalau astez itxita egongo da, bihartik aurrera
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Martitzen honetan hasiko dira Muguru parkeko kolunpioak konpontzeko lanak, eta ondorioz hiruzpalau astez jolas-parkea itxita egotea aurreikusten du Galdakaoko Udalak. Albistean batu du BINKEk lan hauen nondik norakoa.
Muguru parke galdakoztarreko jolas-parkea itxi egingo dute martitzen honetan, urriak 15, konpontze-lanak egin ahal izateko. Hala adierazi du Galdakaoko Udalak ohar bidez: «Denboraren eta erabileraren ondorioz hondatu eta apurtu egiten dira kolunpioak eta berritzeko beharra sortzen zaie. Hori da Muguru parkeko jolas parkearen egoera, adibidez
Kolunpioak margotu egingo dituzte, zorua aldatu eta txirrista bere osotasunean aldatu egingo da beste berri bategatik. Horretarako lanek hiruzpalau aste irautea aurreikusten dute Udaletik, «eta lan horiek irauten duten bitartean itxita egongo da jolas parkea».
Lan hauek egin ahal izateko 88.000 euro bideratu ditu Galdakaoko Udalak.