«Murrizketen ordainsaria», Mikel Larunbe
Mikel Larunbe Garcia del Castillo
BINKE / 2020ko apirila
Murrizketen ordainsaria
Arratsaldeko 20:00 puntuan. Leihotik txalotzea ohitura bilakatu da. Tamalez, zenbait egunetan, txalo artean kandelak eta esku-argiak ikusi ditugu, COVID-19-ak jotako hainbat gaixo zaintzearren beren bizitza literalki eman duten mediku edota erizainen omenez. Heroiak.
Egoera latza da, ez dago ukatzerik, eta osasungintzan munduko herrialde aurreratuenetako bat izango bagina ere, egoerak larria izaten jarraituko luke. Hala ere, zertxobait hobeto prestatuta egon gintezke.
Gogora datorkit, 2013an Madrilen sortu eta estatuan zehar hedatu zen «marea txuria», osasungintzaren milaka langile kalera atera zirenekoa, orduko PP-ren gobernuak sektorean ezarritako pribatizazio eta murrizketak salatzera. 2008an espainiar estatua murgildu zen krisi ekonomikotik errekuperatzeko xedearekin hartutako erabaki ulergaitzetako bat izan zen hura.
Datuak datu, horrek guztiak une honetan ito beharrean dabiltzan osasun zerbitzuetan kalte koantitatiboak eta koalitatiboak ekarri zituen. Zientzia eta ikerkuntzaren alorretan, beste horrenbeste, txertoak zerutik eroriko zirelakoan. Bien bitartean, biziak salbatzetik urrun dabiltzan bankuetarako bai, horiek erreskatatzeko bazuten dirurik. Eta orain aipatutako ororen ordainsariak ordaintzen ari gara.
Ia ba honek kontzientzia hartzeko balio duen!