Udalerrian dauden neguko landareak kendu eta udakoak jartzen ari dira Galdakaoko lorazainak. Kendutakoak herritarren artean banatuko dituzte bihar, ekainak 11, udaletxe ondoan.
Uda garaia gerturatzen ari da, eta Galdakaoko udal langileak neguko landareak udako loreekin ordezkatzen hasi dira, herriko kale, plaza eta loreontzietan.
Ohi den bezala, lan horien ondorioz kendutako loreak herritarren artean banatuko ditu Udalak, eta bihar, ekainak 11, izango da.
Banaketa 09:00etatik aurrera egingo da udaletxe ondoan, eta landareak bertaratzen diren herritarren artean banatuko dira, agortu arte.
Landarerik soberan geratuko balitz edo ordezkapen lanek aurrera jarraituko balute, datozen egunetan banaketa berria egingo litzateke.




