Nekane de la Hera galdakoztarrak Arriluze Txallenge igeriketa txapelketa irabazi du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Nekane de la Hera
Pasa den zapatuan Arriluze Txallenge igeriketa txapelketa antolatu zen Getxon eta hitzorduko protagonisten artean galdakoztar bi izan ziren. Nekane de la Hera txapeldun izan zen maila absolutuan eta Ane Gurtubaik hirugarren postua lortu zuen.
Urtero antolatzen den Arriluze Txallenge igeriketa txapelketaren edizio berri bat izan zen pasa den zapatuan, ekainak 24. Ehundaka igerilari batu ziren Swim Camp Getxok antolatutako hitzorduan eta guztira 3.000 metro igaro zituzten Getxoko kirol portuaren eta Ereaga hondartzaren artean.
Txapelketako protagonisten artean galdakoztar bi izan ziren. Nekane de la Herak garaipena lortu zuen maila absolutuan 39:16ko denborarekin, Itziar Tardaguilla eta Ane Gurtubai galdakoztarraren aurretik.
Antolakuntzatik boluntarioek egindako lana eskertu zuten txapelketaren ostean, izan ere, txapelketan batutako diru guztia ELA elkarteari emango diote, leukodistrofien kontra borrokatzeko. «Eskerrik asko lasterketaren aurretik, bitartean eta ostean lagungu duzuen guztioi», adierazi zuten sareetatik. Laguntzaileen artean izan zen Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarra.