Nerea Garmendiak eta Victor Amilibiak bakarrizketa eskainiko dute Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Galdakaoko Santi Brouard enparatzan kokatuta dagoen William tabernak Nerea Garmendiaren eta Victor Amibiliaren bakarrizketa antolatu du. Saioa urtarrilarren 28an izango da gaueko 23:30ean eta sarrerak jada eskuragai daude.
Urtea umorez hasteko aukera izango dute galdakoztarrek. Santi Brouard enparatzan kokatuta dagoen William tabernak Nerea Garmendia eta Victor Amilibiaren ‘Vaya pack de vascos’ bakarrizketa antolatu du urtarrilarren 28an, 23:30ean. Tabernak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, sarrerak eskuragai daude 944571881 telefonora deituz.
Nerea Garmendia euskal aktore eta umoregilea da. Hogei urte baino gehiagoko esperientzia du, batez ere telebistan eta antzerkian. ‘Vaya Semanita’ telebista saioan egin zen ezaguna eta ordutik hainbat proiektutan egin du lan, besteak beste, ‘Los hombres de Paco’ eta ‘Allí Abajo’ telesailetan.
Victor Amilibiak antzerki eta telebistan egin du lan ere hainbat urtetan zehar. Telebistan, ETBko hainbat saiotan parte hartu du, hala nola, ‘El show de, Zoombados’ eta ‘Eskutukam’. Halaber, ‘Becarios’, ‘G-20’, ‘Homicidios’ eta ‘Allí Abajo’ telesailetan paperak egin ditu.