Oier Ibarretxe boxeolaria Galdakaon arituko da, Joko Olinpikoetatik bueltan

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKEri bidalitakoa

Boxeo gaua antolatuko dute zapatuan, irailak 14, Urreta kiroldegian, Santakurtzen egitarauaren baitan. Honetan, besteak beste, jaietako pregoilaria izango den Oier Ibarretxe galdakoztarra arituko da, uztailean Parisko Joko Olinpikoetan parte hartu ostean.

Santakurtzak barikuan, irailak 13, hasiko dira eta egun horretan izango dira pregoia eta txupinazoa. Txupina Zaukena Zauk kuadrilako Ainhoa Artetxek piztuko du eta horren aurretik Oier Ibarretxe boxeolariak pregoia eskainiko du, BINKEk jaso zuen moduan.

Egiteko horren ostean, boxeolari galdakoztarra ring barruan ikusteko aukera izango da Santakurtzetan ere, izan ere, zapatuan Urreta kiroldegian antolatuko den boxeo gauan parte hartuko du gazteak.

Ekaineko BINKEren azala izandakoak Parisko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen uztailean eta horren ostean Galdakaon boxeatzen ikusteko aukera izango da.

Ibarretxe Unai Aizpunen kontra arituko da eta beste honako borrokaldi hauek ere ikusi ahal izango dira Urreta kiroldegian:

  • Asier SanvicenteSalah
  • Aner ViejoJon Pinuaga
  • Naia DiezAlba Ramirez
  • Erlantz TejadaMarkel Gutierrez
  • Pello GutierrezMohamed Ali
  • Gari RoblesJon Martin
  • Txomin IturbeUnai Ibañez
  • Andres AbregoSouffiane Bellasek
  • Naia GarmendiaCarmen Gonzalez

Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerek 20 eta 25 euro arteko prezioa dute.