Oier Ibarretxe galdakoztarrak Espainiako Boxeo Txapelketa irabazi du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Espainiako Boxeo Federakuntza
Pasa den asteburuan Espainiako Boxeo Txapelketa antolatu zen Melillan eta dozenaka kirolari batu zituen hitzorduak. Haien artean izan zen Oier Ibarretxe galdakoztarra eta garaipena lortu zuen elite kategorian.
Oier Ibarretxe gaztearen ibilbidea arrakastaz beterikoa izaten ari da aurten ere. Pasa den urtean Espainiako txapelduna izan zen eta oraingoan ere emaitza errepikatu du, garaipena lortuz Espainiako Boxeo Txapelketan.
Elite kategorian lehiatu zuen galdakoztarrak pasa den asteburuan Melillan antolatutako hitzorduan, 63,5 kg mailan. Dozenaka kirolari batu zituen txapelketak eta lehia guztiak irabazi ostean berriz Espainiako txapeldun izatea lortu zuen Ibarretxek.
Ibarretxek lehiatutako kategorian zilarrezko domina Enrique Kakulovek lortu zuen, eta brontzezkoak Fabio Mazzillik eta Fernando Pinok.