Olazabalagak sukaldaritzako masterclassak eskainiko ditu Torrezabalen
Sukaldaritza
BINKE / 2022ko apirila
Olazabalagak sukaldaritzako masterclassak eskainiko ditu Torrezabalen
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Jose Miguel Olazabalagak, Aizian jatetxeko sukaldari galdakoztarrak, doako sukaldaritza masterclassak eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxean datozen apirila, maiatza eta ekaineko hamar eguaztenetan.
Aizian jatetxeko Jose Miguel Olazabalaga sukaldariak, apirileko asteazken baten eta maiatzeko eta ekaineko eguazten guztietan —hamar saio izango dira guztira— doako sukaldaritzako masterclassak eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxean, Galdakaoko Udalak antolatuta.
Hilabete honetako azken eguaztenean hasiko da —apirilak 27— eta hortik aurrera eguaztenero izango da Olazabalaga, ekainaren 29ra arte. Saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute —18:00etan hasiko dira eta 19:30ean bukatuko— eta Torrezabaleko areto nagusian eskainiko dira.
Udalak, atal berezi bat sortu du bere webgunean, non astero argitaratuko dituen sukaldariak egindako errezeta eta nutrizio gomendioak. Jada argitaratu dituzte zeintzuk izango diren egun bakoitzean prestatuko diren platerak:
- Apirilak 27: Legatzaren elaborazioak, buztanetik kokoteraino.
- Maiatzak 4: Barazkiak
- Maiatzak 11: Iberiar itxiturako masailak eta guarnizioak
- Maiatzak 18: Aizianen postreak
- Maiatzak 25: Bakailaoa
- Ekainak 1: Frijituak egitea
- Ekainak 8: Txipiroiak
- Ekainak 15: Tartak
- Ekainak 22: Pasta eta patatak
Parte hartzea doakoa da baina izena eman beharko da aldez aurretik. Horretarako, Torrezabalen bertan eskuratu daitezke gonbidapenak txarteldegian, webgunean edo leihatilan egunean bertan saioa hasi baino ordubete lehenago.