Ondare katalogoaren aurka 80 lagun inguru batu dira gaurko manifestazioan
TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Galdakaoko Udalak proposatutako, eta atzo bertan behera utzitako, kultur ondarearen katalogoaren aurka dozenaka lagun batu dira gaur manifestazioan. Bertan izan da Binke, eta hemen batu ditu manifestazioan oihukatu diren zenbait aldarri.
Galdakaoko Udalak kultur ondarearen katalogoa bertan behera utzi duen arren, Olabarrietako auzokideak gaur, hilak 15, manifestazioan kalera atera dira gaur. Arratsaldeko seiretan hasi da manifestazioa udaletxetik hasita, eta kale nagusitik behera egin dute 80 herritar inguruk, Zamakoatik sartu eta Muguru kaletik gora berriz Kurtzeko plazara itzultzeko.
Bidean zehar, Udal Gobernuari entzuteko eskatu diete auzokideek, erderazko mezuetan «Udala entzun Olabarrieta borrokan dago» edo «non dago zuen transparentzia» tankerako mezuak oihukatuz. Gainera, nabariak izan dira Olaia Parra zinegotziaren aurkako oihuak, besteak beste, bere dimisioa eskatuz.
Olabarrietako aldarriek hartu dute protagonismoa gaurko manifestazioan, baina bertan izan dira Tximelarreko zenbait auzokide eta oposizioko bi taldeen ordezkariak zein atxiki gabeko zinegotzia ere.