Orreaga iritzi taldeak hiru solasaldi eskainiko ditu azaroan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Orreaga iritzi taldeak hitzaldi zikloa antolatuko du berriz azaroan eta hiru solasaldi eskainiko ditu. Albiste honetan batu ditugu parte hartuko duten adituen zerrenda eta saioen datak.
Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, hitzaldi zikloa antolatuko du Orreaga iritzi taldeak azaroan. Ekimen honen barnean, hiru saio eskainiko dituzte adituek Torrezabal Kultur Etxean, guztiak 19:00etan.
Zikloa Iñaki Aginagak irekiko du gaur bertan, ‘El hombre que pensó la nación’ liburuaren aurkezpenarekin. Ostean, Eneko Bidegainek ‘Bitcha Éder’ liburua aurkeztuko du azkenik, Manu Etxebarria BINKEko kolaboratzaileak ‘Gorbeialdeko etnografia eta mitologia’ hitzaldia eskainiko du.
Hauek dira saioen datak:
Azaroak 7, martitzena: Iñaki Aginaga, ‘El hombre que pensó la nación’
Azaroak 14, martitzena: Eneko Bidegain, ‘Bitcha Éder’
Azaroak 21, martitzena: Manu Etxebarria, ‘Gorbeialdeko etnografia eta mitologia’