Orreaga iritzi taldeak hitzaldi bana eskainiko du azaroko barikuetan

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Hizlarien sareetatik, eta Altunarena Binkeren artxibotik

Urteko bigarren hitzaldi zikloa eskainiko du Galdakaon Orreaga iritzi taldeak, eta udagoieneko honekin badoaz 47 edizio. Horretarako, azaroko bariku guztietan saio bana eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean 19:00etan. Hemen batu dugu eskaintza osoa!

Orreaga iritzi taldeak ohiko duenez, urtean bina hitzaldi ziklo antolatzen ditu Torrezabal Kultur Etxeko berotasunean. Aurtengo bigarrena bariku honetan bertan hasiko dute. Horrela ba, azaroko bariku guztietan eskainiko dute Orreaga taldeko kideek hitzaldi bana Torrezabal Kultur Etxean.

Udagoiena Galdakao hitzaldiz jantzi gurean, XLVII. saioa antolatu dute hilabete honetarako Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Saio guztiak Torrezabal Kultur Etxeko aretoren batean izango dira —bertan adierazita egongo da egunean bertan— 19:00etan hasita.

Hauek dira aurten arituko diren hizlari eta gaiak:

  • Azaroak 4, barikua
    Oscar Alvarez Gila
    Historiaren erabilera naziogintzan
  • Azaroak 11, barikua
    Adrian Zelaia
    El mundo en la encrucijada
  • Azaroak 18, barikua
    Aitzol Altuna
    Foruak: Gure sistema politikoa
  • Azaroak 25, barikua
    Gartzen Garaio
    Aiaraldea Ekintzen Faktoria ekimenaren aurkezpena