Ostalaritza establezimenduetako terrazen lizentzia eskatzeko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko eta Usansoloko ostalaritza establezimenduetan datorren urtean terrazak edo behin behineko aterpeak jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea zabalik dago. Abenduaren 15era arte egin daiteke eskaera online edo presentzialki.
Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, zabalik dago Galdakaoko eta Usansoloko ostalaritza establezimenduetan datorren urtean terrazak edo behin behineko aterpeak jarri ahal izateko eskaera egiteko epea.
Abenduaren 15era arte izango da zabalik eta presentzialki edo online egin daiteke, Udalaren webgunearen bitartez.
Data horretatik kanpo egiten diren eskaerak ukatuko direla gogorazi du Udalak eta beraz, establezimendu hauek ezin izango dute terraza edo behin behineko aterperik jarri hurrengo urtean.