Palestinako errefuxiatuentzako UNRWA Agentziarekin batu zen Iñigo Hernando
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Palestinan izaten ari diren «etengabeko bonbardaketek eragin duten krisi humanitarioaren aurrean», laguntza eskaintzeko deia egiten ari da Nazio Batuen UNRWA Agentzia. Laguntza hau emateko babes bila dabil eta pasa den astean Iñigo Hernando Galdakaoko alkatearekin batu zen agentziaren ordezkari bat.
Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da UNRWA eta Palestinako errefuxiatuen larrialdi egoeraz ohartarazi eta haiei «laguntzarik oinarrizkoenak» emateko lanean ari da.
Horretarako, babesa bilatzen ari da eta egiteko honen baitan Galdakaoko Udalarekin batu zen pasa den astean. Zehazki, Iñigo Hernando alkatearekin batu zen Barbara Ruiz UNRWA Euskadiren ordezkaria.
Bilera honetan Palestinako errefuxiatuen egoeraren berri eman zion Ruizek Hernandori, eta haiei laguntzeko proposamena egin zion. Bileraren ostean elkartea nola lagundu aztertzen ari dela jakinarazi du Galdakaoko Udalak.