Palestinari elkartasuna adierazteko agerraldia egin zuten Usansoloko ospitalean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: LAB Osakidetza
Azken asteetan Palestinari elkartasuna adierazteko hainbat agerraldi egin dituzte Galdakaon eta Usansolon. Barikuan Usansoloko ospitalean batu ziren zentroko langileak, Israelen eta Palestinaren arteko gerraren amaiera eskatzeko.
Israelen eta Palestinaren arteko gerrak milaka hildako utzi ditu honezkero Gobernuz Kanpoko Erakundeek eta nazioarteko instituzioek salatu dutenez. Honekin amaitu eta konponbidea eskatzeko deiak egin dituzte mundu osoko hainbat eta hainbat herritarrek azken asteetan zehar.
Euskal Herrian esaterako, pasa den martitzenean 107 herritan batu ziren Gernika-Palestina egitasmoak deitutako kontzentrazioetan. Galdakaon ere agerraldia egin zuten dozenaka herritarrek, «Palestinako sarraskia gelditzeko» beharra dagoela salatuz.
Asmo berdinarekin eta Palestinari elkartasuna adierazteko, Usansoloko ospitalean batu ziren zenbait langilean pasa den barikuan, azaroak 10. Hogei bat lagunek gerraren konponbidea «beharrezkoa» dela aldarrikatu zuten.