Patxiku da Santakurtzetako kuadrila irabazlea, hirugarrenez
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Binke
Jai guztietako mailari eusten jakin eta aurtengo Santakurtzetako kuadrilen txapela aise irabazi du, hirugarrenez, Patxiku kuadrila galdakoztarrak. Hemen batu du Binkek lehenengo hamarren ranking-a eta gainontzeko emaitza guztien txostena.
Pandemiaren osteko ohiko Santakurtzen erdibidean Patxiku zioan aurtengo Kuadrilen Txapelketako lehenengo postuan, eta behin jaiak amaituta Patxiku izan da txapeldun. Hogeita hamabost puntuko aldea atera zioten kuadrila urdinekoek Erdu Mizkatan kuadrilekoei, eta azken txanpan ere mailari eusten jakin diote Patxikukoek bigarrenetik 100 puntuko aldea ateraz. Orain ere, bigarren postua eskuratu dute Erdu Mizkatan taldeko kideek.
Emaitza finaletako ezustekoa berriz Dekantuz eta Atzekoz Aurrera kuadrilen arteko binomioak eman zuen, bosgarren postuan joatetik hirugarren amaitzera lortu baitzuen Dekantzekoz taldeak. Hauen ostetik 2022ko Santakurtzetako podiumetik kanpo baina leku onean geratu dira berriz Antzeko, Txandapa eta Trilokas kuadrilak.
Bertan Beherak aldiz, jaien erdibidean laugarren lekuan joatetik zazpigarren amaitzera egin zuen beherako jauzia, 410 punturekin.
Hauek dira lehenengo hamar postuetako emaitzak:
- Patxiku, 585 puntu.
- Erdu Mizkatan, 485 puntu.
- Dekantzekoz, 475 puntu.
- Antzeko, 445 puntu.
- Txandapa, 425 puntu.
- Triloks, 420 puntu.
- Bertan Behera, 410 puntu.
- Beti Berandu, 380 puntu.
- Piperrak, 380 puntu.
- Antrotarrak, 310 puntu.