Patxiku da Santakurtzetako kuadrila irabazlea, laugarrenez
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Atzo amaitu ziren Santakurtzak eta urtero moduan Kuadrilen Txapelketako sariak banatu ziren gauean. Laugarren urtez jarraian, Patxiku taldea izan da irabazlea. Hemen batu du Binkek lehenengo bosten sailkapena eta gainontzeko emaitza guztien txostena.
Santakurtzen erdibidean Patxiku zioan aurtengo Kuadrilen Txapelketako lehenengo postuan, eta behin jaiak amaituta Patxiku izan da txapeldun. Berrogeita bost puntuko aldea atera zioten kuadrila urdinekoek Erdu Mizkatan kuadrilekoei, baina azken txanpan sailkapenean hurbiltzen joan dira beste taldeak.
Bigarren postuan hogei puntuko aldera baino ez dira geratu Dekantzekoz taldekoak, Dekantuz eta Atzekoz Aurrera kuadrilen arteko binomioa. Hirugarrenak aldiz Trikiriki izan dira, laugarrenak Gusak eta bosgarrenak aldiz Antzeko.
Hauek dira lehenengo bost postuetako puntuazioak:
- Patxiku, 570 puntu.
- Dekantzekoz, 550 puntu.
- Trikiriki, 545 puntu.
- Gusak, 525 puntu.
- Antzeko, 505 puntu.
Aurten lehenengo aldiz antolatu den Ohiko Txapelketan Auzojaiak kuadrila izan da irabazlea eta Gazteen Txapelketan aldiz Zoroak.