Pello Otxandiano EH Bilduko legebiltzarkideak solasaldia eskainiko du Galdakaon, bihar

Argazkia: The Objective.

Galdakaoko EH Bilduk ‘Bat Egin Eguna’ antolatuko du bihar, ekainak 18, Iturrondo plazan. Bertan, Iñigo Arriandiaga Galdakaoko alkateak eta Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak parte hartuko dute.

Kurtso politikoari komunitatearekin batera amaiera emateko helburuz, Galdakaoko EH Bilduk ‘Bat Egin Eguna’ antolatuko du bihar, ekainak 18.

Hitzordua Iturrondo plazan izango da, 19:00etan, eta bertan parte hartuko dute Iñigo Arriandiaga Galdakaoko alkateak eta Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak.

Solasaldian, Galdakaok eta Euskal Herriak gaur egun dituzten kezka eta erronkez jardungo dute, baita EH Bilduk horiei aurre egiteko proposatzen dituen irtenbideez ere.

Ondoren, egunari amaiera emateko, luntx bat eskainiko da leku berean, musikaz girotuta.

situs togel

situs toto