Poteo musikatua antolatuko dute bihar Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Azaroaren amaierako aurreko egunak girotzeko helburuz, poteo musikatua antolatu dute biharko Usansolon. Lamintxu Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, poteoa Kuluxkan hasiko da 20:00etan.
Ohi denez, azaroaren amaieran ospatuko dituzte usansolotarrek jaiak. Horretarako, egitarau zabala antolatuko du Usansoloko Jai Batzordeak, eta hori prestatzen dabil.
Bitartean, eta «jaietarako atzera kontaketa» moduan, poteo musikatua antolatu dute biharko, azaroak 8.
Lamintxu Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, poteoa Kuluxkan hasiko da 20:00etan.