Potolofobiaren inguruko antzezlana hartuko du bihar Torrezabal Kultur Etxeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Teatro del Barrio
Esther F. Carrodeguas bere gorputzarekin duen harremanaren inguruan aritzen da ‘Lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada’ antzezlanean. Honen bitartez potolofobia uztartuko du bihar Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean eskainiko duen emanaldian.
Bere esperientzia uztartu du Esther F. Carrodeguas aktoreak ‘Lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada’ antzezlanean. Zehazki, bere gorputzarekin duen harremanaren inguruan aritzen da bakarrizketa honetan.
Honen bitartez, «edertasunaren gure gizarte liluragarri honen edozein ertzetan arnasten den» potolofobiaren inguruan hitz egiten du. Izan ere, aktorearen hitzetan, «ezkutatu arren, potolofobiak zure ondoan jarraitzen duelako. Batez ere zugan dagoelako».
Bihar Galdakaon aurkeztuko du antzezlana Carrodeguasek, Torrezabal Kultur Etxean 20:00etan eskainiko duen emanaldian. Sarrerak salgai daude aretoan eta webgunean.