Puntako sei bertsolari arituko dira zapatuan Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bertsoa.eus
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala ospatu zen pasa den domekan, Nerea Ibarzabalek jantzi zuela txapela. Zapatuan Torrezabalen saioa eskainiko du bertsolariak 19:30etik aurrera Maialen Lujanbio, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Unai Iturriaga eta Sustrai Colinarekin batera.
Bizkaiko txoko guztietako bertsozaleak bildu ziren pasa den domekan BEC-en Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ikusteko. Zortzi bertsolarik parte hartu zuten eta horietatik Nerea Ibarzabalek irabazi zuen txapela.
Barakaldon bizitakoa memorian duela, Galdakaon izango da Lujanbio zapatuan, abenduak 23, bertsoak botatzen punta puntako beste bost bertsolarirekin batera.
Hiru emakumezko eta hiru gizonezko arituko dira Torrezabalen kantari: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina.
Saioa 19:30ean izango da eta sarrerak salgai daude 6 euroren truke. Torrezabaleko bazkideek 4,5 euro ordainduko dute sarreragatik, langabetuek, 65 urtetik gorakoek, gazte txartela dutenek edo 10 lagun baino gehiagoko taldeek bosna euro, eta 13 urtera arteko umeek 4 euro.