BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

      2025-05-30
      0
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Urreta eskolako jaia ospatuko dute bihar arratsaldean

      2025-05-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Sormene
Hasiera›Albisteak›Sormene›Rap eta hip-hop doinuekin busti dute Sormene Haizeak eta Ningrak

Rap eta hip-hop doinuekin busti dute Sormene Haizeak eta Ningrak

Binke
2020-12-18
484
0

Sormene
BINKE / 2020ko abendua

Rap eta hip-hop doinuekin busti dute Sormene Haizeak eta Ningrak

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
ARGAZKIA: Binke

J. Martinak eman dio hasiera «emakume sortzaile euskaldunek egungo kantagintzan» mahai-inguruan parte dutenen artean, ondoren haiexek beraiek eskaini dituzten emanaldiei. Orain, aldiz, Haizea Alonsok eta Uxue Iturrate «Ningrak» hartu diete lekua. Bikote gasteiztarrak hip-hop eta rap doinuz bete du antzokia!

Haizea Alonso eta Uxue Iturrate «Ningra» izan dira oholtzara igotzen hurrengoak J. Martinaren ostean. Gasteiztarrak dira biak, eta batez ere hip-hoparen eta honen barnean aurkitzen den raparen baitan kokatzen dute haien buruak.

Hasiera batean ez ziren modu bateratuan hasi, hau da, bakoitzak bere bideari ekin zion eta ez zuten batera rapeatzen. Haizeari dagokionez, duela urtebete argitaratu zuen bere lehen kanta, «Nire bala», eta sekulako oihartzuna izan zuen Gasteizko kaleetan zehar grabatutako abesti honek. Ordutik beste bi izan dira jada argitaratutakoak, «Hitzak» eta «Petricor». Aldiz, Ningrari dagokionez, kanta bakarra kaleratu du oraingoz. «Hazia» du izena honek eta Hala Bedi Gasteizko irrati librearen laguntzarekin batera eraman zuen argitara kanta hau duela bi hilabete inguru.

Emakumeek oholtzak hartzearen garrantzia eta beharra nabarmentzen dute bai batak zein besteak, hau izan baitaiteke bai Haizearen eta baita Ningraren ustez ahalduntzeko bidea. Argi dute euskal musika olatu berri baten aurrean dagoela, eta asko dira egun eskaintzen ari diren estilo, genero eta eskaintza berriak, hauen artean rapa. Behar batetik sortzen dute, mezuari garrantzia emanez eta bizi duten kontestua eta inguratzen dien errealitatea beti ardatz. Orain arte zeharo maskulinizatuta izan den eszena aldatu beharra dagoela da duten kezketako bat, are gehiago, behar horregatik hain justu egin zuten biek rapeatzearen hautua.

Argi dute ez direla emakume guztien izenean ari rapeatzen dutenean, baina bai berriz sentitzen dira kolektibo baten parte. Erabiltzen duten diskurtsoari gainbegiratu bat emanez gero, emakumeek bizi dituzten arrazializazio desberdinei, pairatzen dituzten zapalkuntza ugariei, edota bizi dituzten kontestu desberdinei abesten die bikoteak. Hizkuntzaren hautua ere ez da atzean geratzen, sortzen duten hori euskaraz egiten baitute, inguratzen dien errealitatea bestelakoa bada ere. Azken honek pisu handia du haien ustez, betiere kultura apropiazioa errespetatzen bada, baina gaur arte erdalduna izan den eszena bat aldatzearen ardura haien zama egin dute ere bai.

Eskainitako emanaldiari dagokionez, txandaka aritu da bikotea. Batek abesten zuen bitartean, besteak aldiz lagundu egiten zion honi, «backgrounda», alegia. Orokorrean erritmo bizi eta arinak erabili dituzte oinarrietan, rapak baino, hip-hoparen baitako rap klasikoak betitik erabili dituenaren antzekoak. Mezu sakonak, ahalduntzearen eta antolatzearen beharra, Gasteizen gazteen sektore jakin batek bizi duen errealitatea edo feminismoaren garrantzia islatzen dituzte haien letretan, sistema aldatzeko grina zainetan.

Bikotearen ostean, haien hirikidea den Kai Nakairen txanda izango da. Iazko Durangoko Azokako sormen beka irabazi zuen gasteiztarrak, eta orain gutxi kaleratu duen «Baimenik gabe» lan berria aurkeztuko du.

Hurrengo kontzertua streaming bidez baino ezin daiteke jarraitu, eta Binkeren webguneko hasiera-orritik egin daiteke klik bakarrean.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak ...

Hurrengo albistea

Lehenenego reggeatoi euskalduna ekarri du Kai Nakaik ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaArgazkiakSormene

    ARGAZKIAK | Horma-irudi ibiltaria eta Oihana antzezlana hartu zituen atzo Sormenek

    2023-04-29
    Galdakao
  • AktualitateaSormene

    Udaberriko Sormeneren ekintzak aurkeztu dituzte sortzaile galdakoztarrek

    2023-04-18
    Galdakao
  • AktualitateaSormene

    EGITARAUA | Udazkeneko Sormene urriaren 30etik azaroaren 5era antolatuko da

    2023-10-18
    Galdakao
  • AktualitateaSormene

    ‘Genealogia berri bat’ emakume musikariei buruzko solasaldia hartu zuen atzo Sormenek

    2023-10-31
    Galdakao
  • Sormene

    Jaialdiaren erdia bete du Sormenek, Ines Osinaga eta Kamikazekin

    2021-11-18
    Binke
  • Sormene

    Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Lizar Begoñak errezitaldi musikatua eskaini dute Sormenen

    2020-12-15
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

Aurten ere Elexaldeko igerilekuak irekiko dira udan zehar disfrutatzeko. Domekan, ekainak 1, zabalduko dira eta irailaren 30era arte...
  • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

    Usansolo
    2025-05-30
  • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa

    Usansolo
    2025-05-30
  • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

    Galdakao
    2025-05-30
  • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

    Galdakao
    2025-05-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu