Romualda Zuloaga panderojole galdakoztarraren omenezko murala inauguratuko dute zapatuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Erabide Emakume Elkartea
Romualda Zuloaga panderojole galdakoztarra protagonista duen horma-irudi erraldoia diseinatu eta enkargatu du Erabide Emakume Elkarteak, Galdakaoko Tximelarregoikoan. Duela aste batzuk bukatu zuten eta zapatuan, azaroak 23, inauguratuko dute.
Erabide Emakume Elkarteak Romualda Zuloaga panderojole galdakoztarra protagonista duen horma-irudi erraldoia diseinatu eta enkargatu du. Artelana Galdakaoko Tximelarregoikoan dago kokatuta eta duela aste batzuk amaitu zuten arren, zapatuan, azaroak 23, inauguratuko dute.
Emakumeen elkartearentzat, ekitaldi hau Romualda Zuloaga Artetxe panderojolearen lana ikusarazteko eta aintzatesteko prozesu baten amaiera da eta horregatik, hainbat ekintza antolatu dituzte inaugurazioaren harira.
Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta ordu horretan «Zapia buruan eta ibili munduan» lelodun txapa tailerra egingo da. Ondoren, serigrafia tailerra antolatuko dute Hibernando Estudiorekin, muralaren egileekin.
«Bertaratuko direnei gomendatzen zaie kolore argiko kotoizko kamiseta bat eramatea, bertan egun horren oroigarri polit bat jarri ahal izateko», adierazi dute Erabidetik.
Bestalde, kalejira egingo da omenduaren biloba den Sarai Dominguez panderojolearekin eta Xabier Valencia albokariarekin, eta lunch txiki bat ere izango da ostean.