San Juan bezpera ospatuko da Galdakaon ekainaren 23an
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: SanJuanadas
Urtero moduan, San Juan bezpera ospatuko da Galdakaon ekainaren 23an eta hainbat ekintza izango dira herrian zehar. Besteak beste, umeentzako jokoak, dantza ikuskizuna eta erromeria antolatu dituzte. Albiste honetan batu ditugu ekintza guztiak.
Galdakaon ere udaren etorrera San Juan suarekin ospatzen da urtero eta oraingoan ere horrela egingo dute ume eta helduek. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte ekainaren 23an Udalak eta herriko zenbait taldek.
Jaia 22:00etan hasiko da Santi Brouard enparantzan. Andra Mari Dantza Taldeak ume jokoak, San Juanetako kantuak, erritualak eta erromeria eskainiko ditu.
Muguruko landan aldiz 22:30ean dantza ikuskizuna eta txalaparta izango dira Taupadak Dantza Eskola eta Aretx Gezurtia Elkartearen eskutik.
Jarraian, Mugurun ere, San Juan sua, txokolatada eta San Juan ura izango dira, Aretx Gezurtia Elkarteak ere antolatuta. Azkenik, Basajaun taldeak erromeria eskainiko du 23:00etatik aurrera.