Santa Agedari kantatzera irten dira ikasleak, euripean bada ere
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso
Santa Ageda bezpera domeka izango denez, gaur irten dira Galdakaoko eta Usansoloko ikasleak Santa Agedari kantatzera. Euripean bada ere, gure herrietako kaleetan zehar ibili dira ikasleak abesten goiz osoan zehar.
Urtero moduan, otsailaren 4an ospatuko da Santa Ageda Bezpera Euskal Herriko hainbat herritan. Galdakaon eta Usansolon ere kalera irtengo dira herritarrak domekan Santa Agedari kantatzera.
Aurten Santa Ageda bezpera domeka izango denez, Galdakaoko eta Usansoloko ikasleak gaur irten dira kalera Santa Agedaren omenezko kantuak abestera.
Zapia lepoan jantzita gure herrietako kaleetan zehar izan dira ume eta gazteak goiz osoan zehar kantuka eta dantzaka.
Halaber, ohi duenez, txokolatea banatu die ikasleei Galdakaoko Udalak herriko hainbat txokotan, besteak beste, udaletxe aurrean.