Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko bozketa zabalik dago maiatzaren 8ra arte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Zabalik dago aurtengo Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko prozesua. Herritarrek irailaren 13, 14, 20 eta 21ean egingo diren kontzertuak erabaki ahal izango dituzte, aurretik egindako proposamenen artean bozkatuz. Albiste honetan batu ditugu aukerak egunez egun.
Aurtengo Santakurtzak irailaren 13tik 22ra izango dira eta urtero bezala herritarren esku utziko du Udalak jaietan kontzertuak eskainiko dituzten taldeen aukeraketa. Aurten gainera, kontzertu nagusia ere auzokideek aukeratuko dute.
Duela aste batzuk ireki zen proposamenak egiteko epea eta bidalitako 460 proposamenak aztertu ondoren, hauek dira bozkatu ahal diren taldeak, egunez egun:
Irailak 13, ostirala
Boikot
Talco
Mago de Oz
Kaotiko
Irailak 14, larunbata
Chill Mafia
Su Ta Gar
Oxabi
Bulego
Irailak 20, ostirala
Mafalda
Tremenda Jauría
Irailak 21, larunbata
Nogen
J Martina
Zea Mays
Bozkatzeko epea zabalik dago eta maiatzaren 8ra arte egin daiteke webgune bitartez edo edo Torrezabalen, Aperribaiko liburutegian, Urreta kiroldegian eta udaletxean jarri dituzten hautestontzien bitartez.
Pertsona bakoitzak egun bakoitzeko talde bakarraren aldeko botoa eman ahal izango du eta Galdakaoko Udalak aukeratuen zerrenda iragarriko du maiatzaren 15etik aurrera.