Sara Díaz, Galdakao Petanka Klubeko kidea, zazpigarrenez Espainiako txapeldun
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Federación Española de Petanca
Petanka kirolaz hitz egitea Sara Díaz kirolariaz hitz egitea da. Zazpigarrenez izan da Espainiako txapeldun, azkenekoz asteburuan jokatutako Bartzelonako finaletan emakumezkoen bakarkako maila absolutuan. Baina munduko eta Europako txapelduna ere bada Galdakao Petanka Klubeko kidea.
Zaletasun handia du petankak Galdakaon, hein handi batean Jon Gordillo galdakoztar zenak kirol honen hedapenean egin zuen lanari esker. Askok ezagutzen zuten kirola Bizkaian beragatik, eta horren emaitza ere bada Espainiako txapelduna Galdakao Petanka Klubeko kide izatea: Sara Díaz.
Díaz Lanzarotekoa da berez baina urteak daramatza Bizkaian bizitzen, eta klub galdakoztarreko kidea da. Aldiz, ez da lehen aldia Sara Díazek titulu hau irabazten duena, ez: zazpi bider izan da Espainiako txapeldun. Hori gutxi ez eta Europako zein Munduko txapeldun ere izan da Galdakaoko klubeko kidea.
Azken titulua pasa den asteburuan irabazi du kirolariak, Bartzelonako Santa Susanna herrixkan jokatu den bakarkako finaletan. Emakumezkoen kategoria absolutuan espainiar estatuko onena izaten jarraitzen duela erakutsi du Galdakaoko kideak. Zapatuan sailkapen-probak egin zituzten eta domekan, maiatzaren 14an, finalak.
Kategoria bakoitzeko 32 parte-hartzaileren artean Sara Diaz Euskal Petanka Federazioaren izenean joan den emakume bakarra izan da. Eta denetan txapeldun geratu.