
Sara Diaz galdakoztarra, Euskadiko petanka txapeldun bikoitza
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Sara Diazek bidalitakoa
Pasa den asteburuan Euskadiko Petanka Txapelketa antolatu zen Etxebarrin eta Sara Diaz galdakoztarra txapeldun izan zen banakako kategorian. Halaber, garaipena lortu zuen tripletetan Monica Fernandez eta Marina Maestroekin batera.
Sara Diaz galdakoztarrak sasoi onean jarraitzen du. Gazteak pasa den asteburuan Etxebarrin antolatu zen Euskadiko Petanka Txapelketan parte hartu zuen eta emaitza ezinhobeak lortu zituen.
Diaz txapeldun izan zen berriz ere banakako kategorian eta tripletetan ere garaipena lortu zuen Monica Fernandez eta Marina Maestroekin batera. «Sentsazioak onak izan dira, eta azken helburua beti izan da irabaztea», azaldu dio Diazek BINKEri Euskadiko txapelketaren inguruan.
Hitzordu honetan lortutako emaitzei esker Espainiako txapelketan parte hartuko du gazteak. «Lehiaketa honetarako aurreikuspenak beti dira altuak, baina txapelketa asteburu batean jokatzen da eta beti eman behar da %100», adierazi du.