Sei galdakoztarrek Espainiako Boleibol Txapelketan parte hartu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Asier Egiraun
Asteburuan Espainiako Boleibol Txapelketa antolatu zen Valladoliden, hamasei selekziorekin. Sei galdakoztarrek parte hartu zuten hitzorduan, euskal taldearekin infantil mailan. Albiste honetan batu ditugu izenak eta lortutako emaitzak.
Valladolideko kiroldegiak Espainiako Boleibol Txapelketa hartu zuen asteburuan, eguenetik domekara. Guztira hamasei selekziok parte hartu zuten maila ezberdinetako ehundaka kirolari batu zituen txapelketan.
Parte-hartzaileen artean sei galdakoztar izan ziren: Paule Amarika, Itziar Aretxaga, Maider Eguiraun, Laida Zuluaga, Paule Ajuria eta Erika Nitoi. Guztiek euskal selekzioarekin parte hartu zuten, infantil kategorian.
Euskaldunak garaipena lortzen saiatu ziren baina lau partida galdu zituzten Valentzia, Murtzia, Galizia, eta Extremadurako selekzioen aurka. Aragoiren aurka ordea garaipena eskuratu zuten.
Txapelketako garaileak valentziarrak izan ziren, Andaluziaren kontra finalean irabazi ostean.