Serafina Ayastuy galdakoztarrak 100 urte bete ditu gaur

Mende osoa bete berri du gaur, maiatzak 30, Serafina Ayastuy galdakoztarrak. Bisita askoren artean, alkatearen eta Gizarte Ekintzako zinegotziaren bisita ere jaso du 100 urteko bizilagunak. Zorionak!

Iñigo Arriandiaga alkateak eta Amets Iturbe Gizarte Ekintzako zinegotziak bisita egin diote gaur 100 urte bete berri dituen Serafina Ayastuy galdakoztarrari, eta udalerriko erakundeak ohitura duen bezala, lora sorta oparitu diote bere urtebetetzean.

Juan Bautista Uriarte kaleko etxebizitzan egin diote bisita, eta gerra garaiko bizimodua kontatu die Ayastuyk bere begietan oraindik oso gazte diren alkateari eta zinegotziari.

«Gerratik babesteko atzerrira nola bidali zuten gogoratu du, nola eraman zuten lehenik Frantziara eta ondoren Belgikara…» gogoratu du Udalak solasaldi horren lekuko.

situs togel

situs toto