Sevillako Athletic Hiriak izaera galdakoztarra izango du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Saioa Arnaizek bidalitakoa
Athletic Clubek Espainiako Kopako finala jokatuko du zapatuan RCD Mallorcaren aurka, Sevillako La Cartuja zelaian. Zale zurigorriak Sevillako Athletic Hirian batuko dira egunean zehar eta galdakoztar asko izango dira jai honetan lanean, besteak beste, antolatzaile, zerbitzari edo aurkezle lanetan.
Zapatuan, apirilak 6, Espainiako Kopako finala jokatuko du Athletic Clubek RCD Mallorcaren aurka. Partida 22:00etan izango da Sevillako La Cartuja zelaian eta egun osoan zehar gozatzeko aukera izango dute zaleek Athletic Hirian.
Athletic Hiria Sevillan zale zurigorriak batuko dituen gune berezia da, zeinetan musika, dantza eta jai giroa izango dira nagusi zapatu osoan zehar.
Gunean 300 pertsona inguru izango dira lanean, asko galdakoztarrak, baita ardura lanetan ere, antolakuntzan Jabi Arnaiz galdakoztarra eta Kultur Town enpresako bere lan taldea izango direlako. Besteak beste argazkian agertzen diren Saioa Arnaiz, Unax Arnaiz eta Jon Bengoa izango dira antolakuntza lanetan, Sevillatik bertatik BINKEri azaldu dioten moduan.
Eurek arduratuko dira antolakuntza guztiaz: azpiegitura, agertokia, barrak, kontzertuak eta neurri honetako jai batek exijitzen dituen bestelako ardurez.
Galdakoztarren presentzia ez da bakarrik atzeko lanean izango. Zerbitzari lanetan galdakoztar asko izateaz gain, aurkezle lanetan Jon Gomez Garai BINKEko koordinatzailea izango da Izaskun Moyano ETBko lankidearekin batera.
Halaber, Galdakaon sortutako Oxabi taldeak kontzertua eskainiko du Athletic Hirian Doctor Deseo eta MCD taldeekin batera., Athletic Clubek atzo iragarri zuenez,