‘Shadow game’ dokumentala eskainiko du gaur Herriko Bentak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Shadow game
Gazteek Balkanetan zehar egindako migrazio bidaiak uztartzen ditu ‘Shadow game’ dokumentalak. Gaur, martxoak 20, Galdakaoko Herriko Bentan izango da ikusgai eta ostean pintxo pote solidarioa antolatu dute.
Truke jokoa, tren jokoa, taxi jokoa eta beste hainbat aipatzen ditu Sajid Khan Afganistango gazteak, Europara heltzeko bidaian bizitakoak. Honek eta beste hainbat gaztek bizitako bidaiak abiapuntu hartu ditu ‘Shadow game’ dokumentalak, errefuxiatuen egoera ezagutzera emateko helburua duenak.
«Europako alde iluna erakutsi nahi dugu irudi hauen bitartez», azaldu dute dokumentalaren sortzaileek. «Inoiz ikusten ez dugun itzalezko mundu batean barrena bidaiatzen dute gazteek: meatxu, hartz, ibai emaritsu, kontrabandista eta mugazainen mundu batean barrena», azpimarratu dute.
Errealitate hau ezagutzeko aukera izango da gaur Galdakaon, izan ere, ‘Shadow game’ dokumentala eskainiko dute arratsaldeko 18:30ean. Guzur Aretxa kultur elkarteak antolatu du saioa eta ostean pintxo pote solidarioa egingo dute.