Suhiltzaileek suge bat harrapatu dute Bidezabal kaleko atari batean
Gertaera
BINKE / 2022ko uztaila
Suhiltzaileek suge bat harrapatu dute Bidezabal kaleko atari batean
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Bizkaiko Suhiltzaileak
Auzokide batek suhiltzaileak deitu ditu gaur, suge bat aurkitu baitu bere etxeko atarian, Galdakaon. Sugea nondik irten den eta berarekin zer egin duten argitu du Binkek.
Ezusteko itzela eraman dute gaur Bidezabal kaleko bizilagunek, euren etxeko atarietako batean suge bat agertu denean. Berehala suhiltzaileei deitu eta hauek arduratu dira sugea harrapatzeaz.
Handia izan bada ere, norbaitek etxean izandako sugea izan da, maskotatzat izan duena. Suhiltzaileek adierazi dutenaren arabera, «suge gorbatadun» bat izan da —Natrix natrix— eta itxura denez etxebizitzaren batetik ihes egindakoa.
Suhiltzaileek kutxa batean sartu eta Udaltzaingoari eman diote, ostean polizia galdakoztarrak Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapean uzteko animalia.
«Gorbatadun sugeak» gaueko sugeak dira eta apur bat pozoitsuak dira, baina haien izaera ez oldarkorra eta atzerantz begira dauden letagin txikiak mehatxu ia nulua dira manipulatu nahi dituzten gizakientzat.