Sumar koalizioak kanpaina ekitaldia antolatu zuen Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Europa Press
Yolanda Díaz buru duen Sumar koalizioak kanpaina ekitaldia antolatu zuen pasa den zapatuan Usansolon. Bertan parte hartu zuten Lander Martinezek eta Lorena Viciosok, uztailaren 23an antolatuko diren hauteskundeetan Sumar-en Bizkaiko hautagaiak Espainiako Diputatuen Kongresurako.
Uztailaren 23an antolatuko dira hauteskundeak Espainiako Kongresu eta Senaturako. Kanpaina pasa den barikuan hasi zen eta ordutik alderdiak ekitaldiak egiten ari dira hautagaiak eta programak ezagutzera emateko.
Yolanda Díaz buru duen Sumar koalizioak kanpaina ekitaldia antolatu zuen pasa den zapatuan Usansolon eta bertan parte hartu zuten Lander Martinezek eta Lorena Viciosok, uztailaren 23an antolatuko diren hauteskundeetan Sumar-en Bizkaiko hautagaiak Espainiako Diputatuen Kongresurako.
Hautagaiak osasun mentalaren eta gazteen emantzipazio arazoen inguruan aritu ziren. «Konpromisoa hartzen dugu etxebizitza eta enplegua lortzeko baldintza duinen alde lan egiteko. Lehenik eta behin, etxebizitzaren legea aplikatuko dela bermatu nahi dugu, eta administrazio eskudunak behartu alokairuaren prezioak arautzera», adierazi zuen Martinezek.
Ildo horretatik EAJren aurka egin zuen, «euskal gazteen emantzipazio-nahiak oztopatzea» leporatuz, jeltzaleek proposamenaren aurka bozkatu ondoren.
Halaber, aldaketa klimatikoari buruz hitz egin zuten eta aire «garbiaz gozatzearen alde» egin zuten: «Euskadin bizitza zailagoa egiten duten klima-aldaketaren inpaktuak geldiaraztearen alde egiten dugu, besteak beste, bero-boladak, euri-urritasuna eta muturreko ekaitzak».