Terrazen ezohiko handitzeak otsailaren 16rako kenduta egon beharko dira

Ostalaritza
BINKE / 2022ko otsaila

Terrazen ezohiko handitzeak otsailaren 16rako kenduta egon beharko dira

TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Datorren astelehenean, otsailak 14, Galdakaoko eta Usansoloko tabernariek euren terrazetako ezohiko handitzeak kentzen hasi beharko dute. Eguaztenera arteko epea eman die Udalak eremu horiek —aparkalekuak tarteko— erabat libre utz ditzaten berriz.

Pandemiaren eraginez ostalaritzan ezarri diren murrizketak arintzeko helburuz Galdakaoko Udalak hainbat hilabetez baimendu dituen terrazen ezohiko handitzeak datorren astelehenetik, otsailak 14, aurrera kendu beharko dituzte tabernariek.

Astelehenarekin batera Eusko Jaurlaritzak murrizketa guztiak kenduko dituenez, tabernek eremu gehigarri horiek behar ez dituztela ondorioztatu du. Horrela ba, astelehenean kendu beharko dituzte eta eguaztenera arteko epea izango dute eremuak erabat libratzeko.

Eguenean beraz, otsailaren 17arekin, espazio publikoek ohiko erabilera berreskuratuko dute.

Bere aldetik, Galdakaoko Udalak «herritarrek izandako ulermen, lan eta pazientzia eskertu» gura izan ditu ohar bidez.