TikTok bideoen lehiaketa martxan jarri du Binkek
TikTok bideoen lehiaketa martxan jarri du Binkek
Gero eta esparru gehiagotara iristeko asmoz jaio zen 2015ean Binke, Galdakaoko eta Usansoloko lehenengo aldizkari euskaldun eta herrikoia. Bide horretan leiho berriak zabaltzen dihardu proiektua osatzen duen batzorde herrikoiak. Horren adibide dira, paperetik harago, konfinamenduan estreinatu zen webgune hau edota sare sozialetan duen presentzia.
Sare sozialen presentzia hori areagotzeko asmoz dator Binke TikTok Challenge lehiaketa berria! Orain arteko sareetan egoten jarraituko badu ere, orain gazteen artean moda-modan dagoen TikTok bideoen mundura ere salto egin gura du Binkek Instagramen bitartez.
Parte hartu gura duen pertsonak edo taldeak hauxe hartu beharko du kontutan:
- Gehienez 15 segundoko bideoa grabatu behar da.
- Bakarka edo taldean parte hartu daiteke.
- Euskarazko edo letra bako abesti batekin egin behar da bideoa.
- Bideoa Binkek bere Instagrametik argitaratuko du. Horretarako, TikTok-a 680743211 telefonora WhatsApp bidez bidali behar da eta aipatu egingo da bideoaren kontu-egilea bideo horretan.
- Behin Binkek bideoa bere Instagram kontuko Reels atalera igota, bideoaren egileak pertsona bat aipatu beharko du gutxienez argitalpen horretan.
TikTok bideoak jasotzeko azken eguna azaroaren 8a izango da, igandea.
Binkeren Instagram kontuan atsegin gehien dituen bideoa izango da irabazlea eta Dog&Fox jatetxean 10 pertsonentzako askaria irabaziko du. Hauek izango dira sari horren baldintzak:
- Aldizkariaren azaroko zenbakian emango da irabazlearen berri eta askaria noiz egin pertsona edo talde irabazlearekin adostuko da.
- Askari horretan orotariko mokadutxoak zerbitzatuko ditu Galdakaoko Agirre Lehendakariaren plazan dagoen Dog&Fox jatetxeak eta bakoitzeko edari bana izango da gozagai. Gehiago jan edo edan nahi izanez gero, norberak ordaindu beharko du diferentzia.
- Edari hori ezin izango da kalimotxo bat baino garestiagoa izan.
- Saria gehienez hamar pertsonarentzako da, talde edo kuadrila irabazleko kideak gehiago badira, 10etik gorako diferentzia taldeak berak ordaindu beharko du.
- Talde edo kuadrila irabazlea hamar pertsona baino gutxiagokoa bada, kopuru zehatz horri baino ez zaio saria emango.
- Irabazleak —eta beraz, saria jaso behar dutenak— lehiaketara aurkeztutako bideoan agertzen diren pertsonak bakarrik izango dira.
- Saria adinez txikikoek irabazten badute ezin izango dute alkoholdun edaririk kontsumitu Binkek eskainitako sari honetan.
Zorte on eta gozatu lehiaketarekin!