Tokiko artistek hiru margolan eskaini dizkiete Usansoloko ospitaleko langileei
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Barrualde-Galdakaoko ESIa
Pandemia garaian egunerokoan egin zuten lana eskertzeko helburuz, tokiko artistek hiru margolan eman dizkiete Usansoloko ospitaleko langileei. Eskaintza Javi & Jon Elkartasun Maratoien elkarteak antolatutako ‘Artedun Heroiak’ ekimenaren baitan egin dute.
Pandemia garaian lan handia egin zuten osasun zentroetako langileek eta hau eskertzeko hainbat opari jaso dituzte ordutik. Kasu honetan tokiko hiru artistek Usansoloko ospitaleei eskertu nahi izan diete aro horretan egindako esfortzua.
Esperanza Yunta, Tere Ormazabal eta Manu Gonzalezek hiru margolan oparitu dizkiete ospitaleko langileei, Javi & Jon Elkartasun Maratoien elkarteak antolatutako ‘Artedun Heroiak’ ekimenaren baitan. Basauriko Javi Conde atletaren eta haren kide Jon Salvadorren eskutik datorren proiektu honen helburua da «eskertzea pandemian sanitarioek egindako ahalegina».
Abenduaren 13an eman zizkieten hiru tokiko artistek margolanak zuzendaritzako eta osasun arloko ordezkariei Usansoloko ospitalean bertan egindako ekitaldian.