
Trafiko mozketak izango dira bihar Usansolon, Amorebietako Duatloiaren ondorioz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Festak.com
Bihar, otsailak 15, Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko VI. Duatloia izango da eta horrek N-240 errepidea ixtera behartuko Gorosibaitik Urgoitiraino 16:30etik 17:10era. Horrenbestez, Usansoloko irteerak eta sarbideak itxita egongo dira tarte horretan.
Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko Duatloiaren bigarren edizioa bihar, otsailak 15, izango da eta txapelketaren ondorioz N-240 errepidea itxi beharko dute Gorosibaitik Urgoitiraino arratsaldeko tarte batean.
Zehazki, 16:30etik 17:10era itxiko dute zati hori eta horrenbestez, Usansoloko irteerak eta sarbideak itxita egongo dira tarte horretan.
«Ertzaintzaren presentzia egongo da antolaketarako eta segurtasunerako, beraz, haren aginduak errespetatzea
gomendatzen da», adierazi dute Usansoloko Udaletik.