Trafiko mozketak izango dira Galdakaon Santakurtzetan zehar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Santakurtzen ondorioz trafiko mozketak izango dira herrian hurrengo egunetan zehar. Hemen batu ditugu mozketen datak eta ordutegiak.
Gaur hasiko dira Santarkutzak, ohiko kuadrilen desfile eta txupinarekin, eta irailaren 22an amaituko dira. Hamar egun hauetan zehar trafikoan aldaketak izango dira Galdakaon, Udalak eta Galdakaoko Udaltzaingoak ezagutzera eman dutenez.
Gaur, irailak 13: 18:00etatik 21:00etara, Juan Bautista Uriarte kalea itxita egongo da kuadrilen desfileagatik. Gainera, 18:30etik aurrera, ibilgailuek ezingo dute Gipuzkoa kaletik igaro. Somera izenez ezagutzen den kalea jendez beteta egoten da eta arriskuak saiheste aldera itxi egingo da trafikoari. Asteleheneko 12:00ak arte egongo da itxita, eta berdin hurrengo asteburuan ere, bariku arratsaldetik igande eguerdira arte.
Horrez gain, irailaren 13tik 22ra bitartean ibilgailuei eragingo dien hainbat aldaketa izango dira. Jaietarako prestatutako ekintzak direla eta honako lekuak itxita egongo dira ibilgailuentzat egun eta ordu hauetan:
- Irailaren 14an, zapatua: mozketak Pintxazoko biribilgunearen eta Kurtzeko plazaren artean 15:30etik 16:05era, eta Juan Bautista Uriarte kaleko 31 eta 63 zenbakien artean 16:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera
- Irailaren 15ean, domeka: Juan Bautista Uriarte kalea itxiko da 63. zenbakitik Elexalderaino, 14:30etik 20:00etara, gutxi gorabehera. Ordu berean, Abusutik Zabalearako sarbidea itxi egingo da; N-634 errepidetik datorren sarrera
- Irailaren 21ean, zapatua: Juan Bautista Uriarte kaleak mozketak izango ditu 10:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera, eta tarteka