Twitter erabiltzeari utziko dio BINKEk, eta BlueSky sarean kontua ireki du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Reuters/Mike Segar
Twitter sareak —orain X deitutakoak— azkenaldian Elon Musk boteretsu amerikarraren eskutik hartu duen norabide ultraeskuindarra kontuan hartuta, BINKEk sare hau erabiltzeari utzi dio. Horren ordez, eguneroko albisteak BlueSky sarean argitaratuko ditu.
Elon Musk boteretsu amerikarrak Twitter erosi eta X bihurtu zuenetik, ultraeskuinaren propaganda tresna bihurtu da sarea, are gehiago Donald Trumpen gobernu berrian sartu denetik. Muskek sarearen algoritmoa erabiltzen du ideia batzuk besteen gainetik jartzeko eta, horrela, iritzi publikoan eragiteko.
Horren ondorioz, milioika dira X saretik ihes egiten ari diren komunikabide, talde, eta bestelako eragileak. BINKEk ere, bere txikitasunetik, ez du faxismoaren sarea bilakatu den plataforma elikatzen jarratu nahi.
Horregatik, 5.041 txio publikatu ostean, X sarea erabiltzeari utziko dio BINKEk. Honen ordez, BlueSky sarean kontua ireki du hedabide honek, eta aurrerantzean horretan publikatuko ditu Twitterren argitaratzen zituen edukiak.