Txandakako aparkalekuek doakoak izaten jarraituko dute 2024an ere
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Google Maps Galdakao
Atzo Inozente Egunez BINKEk argitaratutako lehenengo albistea faltsua izan zen, Galdakaoko Udalak inoiz ez baitu adierazi herriko hiru «aparkaleku rotatorioak» ordainpekoak izango direnik.
Abenduak 28 bete zituen atzo, eta BINKEk ezin izan zuen ziria pitin bat sartzea saihestu: Inozente Egunez atzo hedabide honek argitaratutako albistea faltsua izan zen. Gezurra izan zen, eta bertan argitaratutako datu zein adierazpen guztiak asmatutakoak izan ziren.
Galdakaoko Udalak ez du une baten ere esan herriak dituen txandakako hiru aparkalekuak ordainpekoak izango direnik; ez 2024tik aurrera ezta beste inoiz ere. Herritarren artean «saltsa» sortzea baino ez zuen izan helburu aipatutako albisteak.