Udaberriko Pintxo Ibilbidea antolatuko da Galdakaon hurrengo hiru asteburuetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Herriko ostalaritza sustatzeko helburuz, Udaberriko Pintxo Ibilbidea antolatuko da Galdakaon. Ekimena gaur, maiatzak 24, hasiko da eta hurrengo hiru asteburuetan izango da Galdakaoko lau gune ezberdinetan.
Galdakaon onddo eta perretxikoen presentzia ezaugarri nagusi duen Pintxo Lanperna lehiaketaren arrakasta ikusita, antzeko ekimena antolatuko du hurrengo asteburuetan Gu Dendari elkarteak, Galdakaoko Udalarekin eta Gertutasunarekin elkarlanean.
Zehazki, Udaberriko Pintxo Lehiaketa jarriko dute martxan gaurtik aurrera, maiatzak 24, hurrengo hiru asteburuetan: maiatzaren 24ko asteburuan, 31koan eta ekainaren 7koan. Lehiaketa honetan librea izango da pintxoen osagaien aukeraketa eta 21 tabernek parte hartuko dute.
Bezeroek aukera izango dute taberna bakoitzak aurkeztuko duen pintxoa aurrez ezagutzeko 2 euroko prezioan pintxoa+edaria, ordutegi hauetan: barikuetan 19:00-23:00; zapatuetan 12:00-15:00 eta 19:00-23:00; eta domeketan 12:00-15:00. Eskuorri batean erakutsiko da taberna bakoitzaren eskaintza, argazki eta guzti.
«Herritarrak Galdakaoko gune diferenteetara mugitu daitezen», lau guneetan sailkatuko dira lehiaketan parte hartuko duten tabernak. Bezeroek hainbat sariren zozketan parte hartzeko aukera izango dute, eta, horretarako, lau zonaldeetako zigiluak jaso beharko dituzte.
Honakoak dira zonalde bakoitzeko parte hartzaileak:
1. Gunea:
Elkarbizi Urtebietako Adinekoen Zentro
Osterri ostatu
Lorea tabern
Megadynamic
2. Gunea:
Kome y Kalla
Aterpe taberna
Sorgiñe taberna
Kerren jatetxea
Alai taberna
Ostatu taberna
Williams
Gurutz Berria
3. Gunea:
Izamar
El Asturiano
Aldape
4. Gunea:
Bizkai Berria
Goxoa Bakery
El Ingles jatetxea
V-Bat
Baserri Berria
Dog & Fox
Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, Pintxo Lanperna ohiko lehiaketa udazkenean bueltatuko da.