Udako Master Laboral Kutxa Torneoko finalerdiak Galdakaon jokatuko dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Emakume Master Cup
Domekan, uztailak 16, hasiko da Udako Master Laboral Kutxa Torneoaren bigarren edizioa. Atzo aurkeztu zuten Emakume Master Cup pilota zirkuituaren parte den txapelketa eta finalerdiak Galdakaon jokatuko direla iragarri zuten. Albiste honetan batu ditugu txapelketako bikote parte-hartzaileak eta partiden datak.
Emakume Master Cup pilota zirkuituak aurrera darrai beste urte batez. Domekan, uztailak 16, hasiko da Udako Master Laboral Kutxa Torneoaren bigarren edizioa eta atzo aurkeztu zuten Eneko Atxak Larrabetzun duen jatetxean, «Euskal Herriko eta munduko osoko gastronomiaren tenpluetako batean».
Larrabetzun iragarri zutenez, hauek izango dira txapelketan parte hartuko duten bikoteak: Arraiza-Mendizabal, Aldai-Oses, Etxegarai-Gaminde, Arrizabalaga-L. Galeano eta Garai-Capellan.
Frontoiei dagokienez, txapelketako finalerdiak Galdakaon jokatuko dira irailaren 13an 19:00etan. Lehenago ordea, leku eta data hauetan izango dira jardunaldiak:
- Uztailak 16, Barakaldon: Aldai eta Oses-Arraiza eta Mendizabal
- Uztailak 25, Gasteizen: Aldai eta Oses-Etxegarai eta Gaminde, eta Arrizabalaga eta L. Galeano-Leire Garai eta Capellan
- Abuztuak 6, Gasteizen: uztailaren 25eko irabazleak
- Abuztuak 18, Zarautzen: Arraiza eta Mendizabal-Etxegarai eta Gaminde, eta Arrizabalaga eta L. Galeano-Arraiza eta Mendizabal
- Abuztuak 19, Donostian: Arrizabalaga eta L. Galeano-Arraiza eta Mendizabal, eta Garai eta Capellan-Etxegarai eta Gaminde
- Abuztuak 30, Bakion: Arraiza eta Mendizabal-Garai eta Capellan
- Irailak 4, Lezon: Aldai eta Oses-Garai eta Capellan, eta Arrizabalaga eta L. Galeano-Etxegarai eta Gaminde
Finala eta 3. eta 4. postuen arteko partida Hondarribian izango da irailaren 29an, 19:00etan. Partidak zuzenean ikusi ahal izango dira ETB1en.