Udal-hauteskundeen berri emateko atal berezia sortu du Binkek bere webgunean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Maiatzaren 28an antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herrian eta Galdakaoko zein Usansoloko alderdiak hasi dira jada hauetarako prestatzen. Honen berri eman du eta emango du Binkek webgunean, baina aurrerantzean hauteskundeen inguruko albisteak batzen dituen atal berezi baten bitartez ere.
Bi hilabete barru, maiatzaren 28an, antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Egun horretan Galdakaoko eta Usansoloko herritarrak ere joango dira bozkatzera, bakoitzari dagokion eremuan.
Galdakaoko Udalera aurkeztuko diren alderdi gehienek ezagutzera eman dute jada haien alkategaia eta programa prestatzen hasi dira. Honen berri eman du Binkek azken asteetan zehar eta egiten jarraituko du. Webgunean sortutako atal berezi baten bitartez egingo dugu, goikaldean eskuinean ikusi daitekeena.
Atal honetan alderdi eta plataformek udal-hauteskundeen inguruan ezagutzera eman duten informazioa irakurri daiteke, eta aurrerantzean adierazi eta egingo dutena ezagutu ahal izango da. Modu honetan, maiatzaren 28ko hitzorduaren nondik norakoak atal bakar batean batuta izango dira Binkeren webgunean eta alderdika banatuta.