Unkina eskolan matrikulatzeko epea otsailaren 3an zabalduko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Otsailaren 3tik 14ra zabalduko da Usansoloko Unkina eskolan matrikulatzeko epea. Horren aurretik, urtarrilaren 28an, gurasoei zuzendutako bilera informatiboa antolatuko dute.
Usansoloko Udalak ezagutzera eman du Unkina eskolan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza zikloetan hurrengo urterako matrikulatzeko epea otsailaren 3tik 14ra irekiko dela.
Horren aurretik, urtarrilaren 28an, gurasoei zuzendutako bilera informatiboa antolatuko dute eskolan bertan 17:00etan.
Informazio gehiago ezagutu daiteke 944280190 telefonora deituz edo 014280aa@hezkuntza.net helbidera idatziz.